XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eta, Zaratetik oso gertu zegoen Ipiri deitzen zitzaion bordaraño iritxi ziranean, belaze garbian igarotzen asi ziran.

Bañan berak uste baño argiago zeuzkaten kontrakoak.

Zarate inguruko mendi tontorretik, eta ametralladorarekin, bertan josi zituzten geienak.

Au izan zan Zizurkillen egin zan odol ixurtzerik aundiena tamalez, ostiral egun batez ain zuzen.

Gau berean izugarrizko giza indarra sartu zan Zizurkillen, Francoren aldekoak noski.

Inguruko etxeetako ganbaretan etzan ziran, eguna argitu zuen arte.

Gure etxekoa ere, belarrez zerbait osatua zegoenez, artu zuten lo egiteko.

Larunbat goizean, goizeko bederatzi t'erdietan atera ziran Zizurkildik, eta Asteasuko Aitze baserrira iritxi.

Ortik asi ziran atakean.

Bañan oso gogor egin zioten kontrarioak, eta larunbat ortan ezin pauso asko eman izan zuten ortik aurrera.

Eta bere artan illundu zitzaien.

Igande goizean etzeukaten aurrean kontrariorik.

Danak Orio eta Zarautz aldera iges eginak ziran.

Orduan libratu ziran Zarate eta inguruko baserriak tiroen tartetik.

Gerozko urteetan pin saiatu ziran Zarate baserrikoak beren lanetan, ikazkintzan bereziki.

Urte artatik 1956 urtera arte, zenbat ikatz jetxi ote zuen bertako nagusi Bitor Aiak, idi nabar koloreko aiekin, Billabonako ingurura?

Gero ortik zabaltzen zuten beste errietara.

1956 urtean Ondarrabira joan zan famili au, eta geroztik utsik arkitzen da Zarate baserria, tamalez.

Kilometro bat Orio alderago dago Altxurria baserria; eta, oiek aitortzen digutenez, pena izugarria izan zuten famili on ura andik aldegitea.